XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kolpe ugari harturiko ibilgailu mordoa zegoen, batzuk ezagun zitezkeenak artean, hala nola, Oakland 1928koak, Ford A modelokoak eta zenbait Chevrolet 1925ko ere bertan zeuden ikusezinezko zutabeei lotuta zaldi abailduak balira bezala.

Orube hartako bitxikeria 1940ko Buick bat zen, zeinek lorioski distira egiten zuen kaleondoko taulatu txiki baten gainean.

Egunez Luke saltzen saiatzen zen eta gauez, bere erabilpen pertsonalerako zeukan.

Luke Caesar Manolarengana joan zen aurreko solasaldiekin bat eginez.

- Jainkoarren, Manola -esan zuen- pentsatzen egon naiz eta ezin dizut gehiago eskaini.

- Ederki Luke -esan zuen Manolak- onartu egingo ditut hirurogeitamabost dolareak.

Lukek ez zion kasurik egin bapateko baldintzen adostasun honi.

- Arraioa, gaur egun ez dago kotxe eskaerarik.

Merkatuan salezinak dira.

Zuk uste izango duzu 1938 urtea txarra izan zela bada... utzidazu esaten, Manola, aurtengo hau askozaz ere txarragoa da.

Dauzkadanak ere ezin ditut saldu... -Lukek kotxea ez ziola erosiko iruditu zitzaion Manolari.

Joan den astean 75 dolare eskaini zenidan -esan zuen Manolak.

- Jakina -esan zuen Lukek-, badakit zuk eta zure emazteak diru hori behar duzuela.

- Ederki, ederki -esan zuen Manolak soseguz.

- Beraz, onartu egingo dut dena dela... bereziki zuri laguntzearren (...).